Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

LEHENENGO ARGAZKI ETA ERREPORTAJE FOTOGRAFIKO LEHIAKETA

Aurreko kanpainan esan genizuen bezala eta Atzegiko boletiinean azaldu zen moduan, hemen dituzue argazki eta erreportaje fotografikoen lehiaketaren helburuak eta oinarriak. Anima zaitezte, ea denon artean datorren urterako egutegi polit bat egitea lortzen dugun.

 

ADIMEN URRITASUNA DUTEN PERTSONEI BURUZKO LEHENENGO ARGAZKI ETA ERREPORTAJE FOTOGRAFIKO LEHIAKETA

 

Helburua

 

1.- Adimen urritasuna duten pertsonei buruzko irudi bariatu eta positiboa eman ahal izateko artxibo fotografikoa sortzea.

 

2.- Erreportajeetakoren batek lehen saria irabazten baldin badu, egutegi bat egitea.

 

Modalitateak

 

1.- Argazki solteak

 

2.- Erreportaje fotografikoak: 12 argazki, gutxienez.

 

Oinarriak

 

1.- Adimen urritasuna duten pertsonen irudi positiboa eman behar da.

 

2.- 18 urtetik gorako guztiek hartu ahal izango dute parte, indibidualki nahiz erakunde baten izenean, baina pertsona bat izango da beti partaide azaltzen dena.

 

3.- Hauetako bakoitzak nahi adina argazki eta erreportaje aurkeztu ahal izango du baina esparru desberdinak ukituz, hau da, argazkietako protagonistak adin desberdinetakoak baldin badira, egunerokotasunaren egoera desberdinetan erakutsiko zaizkigu: etxean, lanean, eskolan, aisialdian edo kirol egiten….Pertsona bakarra baldin bada, ume bat, adibidez, gurasoekin, jolasean, eskolako jardueretan….

 

4.- Komeni da adimen urritasuna duenaz gainera, beste pertsona batzuk azaltzea, konplizitatea edo hurbiltasuna erakutsiz, maitasun edo laneko harremanak erakusteko, adibidez.

 

5.- Erreportajea giro desberdinetan garatuko da, baina ikuspegi fotografikorik galdu gabe: argazkia, formatua, kolorea edo zuri beltza…

 

6.- Ez da derrigorrezkoa eszena edo giro berezirik. Izan daitezke estudioan edo pertsona desberdinekin egindako  argazkiak, baina mezu desberdinak izan behar dituzte beti. Esate baterako, kirola adierazteko, nahikoa izango da elastikoa edo pala bat, edo lana adierazteko  nahikoa izan daiteke piezaren bat erakustea albo batean, protagonista edo protagonistak  estali gabe.

 

7.- Enfokeen originaltasuna, lehen planoko aurpegien espresioa, hurbiltasunari lehentasuna ematea, talde irudiak edo urrutikoak izan ordez, funtsezko baloreak izango dira, indar bisual handiagoa dutelako.

 

 

8.- Sariak hauek izango dira:

         Lehenengo saria argazkigintzan                 300 euro

         Bigarren saria argazkigintzan                 200 euro

         Erreportajerik onenaren saria            600 euro

 

9.- Argazkietan azaltzen diren pertsonek adimen urritasuna dutenak behar dute eta komenigarria izango da urritasun hau ikusteko modukoa izatea, nahiz eta derrigorrezkoa ez izan (kontuan hartuko da Down sindromea dutenak bakarrik ez azaltzea erreportajeetan. Garbi uzten da, hala ere, urritasunik ez duten pertsonak ere azal daitezkeela argazkietan urritasuna dutenekin batera.

 

10.- Argazki eta erreportajeak argitaratu gabeak izango dira,  inongo mediotan azaldu gabeak,  eta aurkezten den pertsona izango da beraien jabe.

 

11.- Irudiek copyright-aren legeak dioena beteko dute eta protagonisten eta familia edo tutoreen baimen guztiak izango dituzte aurkeztu ahal izateko. Baldintza hauek saritutako hiru lanei eskatuko zaizkie eta horrelakorik ekartzen ez badute hamabost eguneko epean, obra ez da aintzakotzat hartuko.

 

12.- Erreportajeen egileek baimenak utziko dizkiote Atzegiri irudiak erakusketa  edo hedabideetan erabili ahal izateko.

 

13.-Argazkiak edozein formatutan bidal daitezke, eta digital nahiz analogikoak izan daitezke. Digitalak baldin badira, CD batean ekarriko dira eta 5,4 miloi pixeleko kamararekin eginak izango  dira, gutxienez.

 

14.- Argazki eta erreportajeak 2007ko urriaren 15  a baino lehen bidali beharko dira Atzegira, Donostiako Okendo kaleko 6 garrenera.

 

15.- Saririk jasotzen ez duten lanak lehiakideen eskutan geldituko dira.

 

16.- Lanak aurkezteak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du. Sariak eman gabe geldi daitezke  lanek kalitate onargarririk ez baldin badaukate.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, Atzegira deitu (943423942)



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia