GIZARTE LAGUNTZA |
Gizarte laguntza programa
Programa honen bitartez banakako arreta eskaintzen zaie familiei adimen urritasuna duen pertsonaren bizitza zehar suertatu daitezkeen arazo, zailtasun edo zalantzen aurrean. Elkarrizketa, bisita, bilera eta tramite ezberdinen bitartez senideek dituzten behar ezberdinetarako informazioa, orientazioa eta konponbideak eskaintzen zaie.
Programaren helburuen artean, adimen urritasuna duten pertsonen eskubideak defendatzeko informazioa eskeintzea, senideek beren kasa nekez egin ditzaketen gestioetan laguntzea edo krisi egoerei aurre egiteko laguntza ematea azpimarratzen ditugu.