Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

IV MEMORIAL JOSE LUIS TORIBIO SARIA

ATZEGIko Aisialdi eta Gizarte Partaidetza Zerbitzutik, JOSE LUIS TORIBIO OROIMEN SARIA antolatzen ari gara. Atzegiko 4 futbol taldeetako 45tik gora jokalariek aurten ere taldeko atezain on, kide eta laguna izan zen Jose Luis Toribio omendu nahi dute.
Aurtengoan ekitaldi parte hartzaileagoa, lehiakorra eta dibertigarria izango den txapelketa antolatu nahi dugu. Asmo hori aurrera eramateko, Atzegiko futbol taldeekin batera pertsona boluntarioak, Atzegiko langileak eta orokorrean parte hartzeko gogoa duen edozein Atzegizale parte hartzera gonbidatu nahi dugu.
Futbol lehiaketa Azaroaren 27an ospatuko da, Riberas de Loyolako Soccer World gunean goizeko 11.00-13.00 bitarte. Lehiaketa 5x5 kanporaketa eredu bidez egingo da. Taldeak mistoak izango dira adimen urritasuna duten 3 pertsonez eta adimen urritasunik gabeko 2 pertsonez osatuak.
Parte hartu nahi izanez gero Atzegiko bulegora deitu (943 42 39 42) eta Oscarrengatik galdetu azaroaren 23a baino lehen.
Animatu zaitez parte hartzera!



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia